lpboleix

LEIOATIK! PROIEKTU KOMUNIKATIBOA

Badator Herri Unibertsitatea

Badatoz aurten ere Herri Unibertsitateak; ikasleon antolakuntzaz Herritik eta Herriarentzat izango den hezkuntza eredu bat irudikatu nahian, aurten ere Hego Euskal Herriko hainbat bat kanpus zein fakultate gure eginez. Otsailaren 20tik 23ra bitarte burutuko ditugu: lehen bi egun eta erdiak maila lokalean, eta asteazken arratsaldetik ostegun bitarte Herri Unibertsitate guztiak San Mamesen batuz.

Aurten Herri Unibertsitatean salto kualitatibo bat emateko beharra ikusi dute, eta ekimen nazional bat burutzeak dakartzan abantailez jakitun, espazio bateratu bat sortzeari ekin diote. Batik bat, Euskal Herriko haimaika txokotako jendea San Mamesen batuz, hausnarketak elikatzeko eta osatzeko potentziala da lehertu nahi dutena: bai, bertako saioetan ahal bezain besteko sakontasuna lortzeko, baita, San Mamesen landutakoaz fakultateak, kanpusak, auzoak, herriak, militantanteak, eragileak... blaitzeko ere. 

16423114_620983008093509_6224913044820543614_o

2017ko Otsailaren 2a

ALBISTEAK!

Martxoaren 23an manifestazioa

Martxoaren 23an Leioako ikasleek unibertsitateko klaseak hustu, eta Bilboko kaleak hartuko dituzte. Langile klaseko zein herri mugimenduko sektore ezberdinekin batera, LOMCE bezalako erreforma zapaltzaileak hain beharrezko dituen sistema kapitalistari aurre egiteko. Horregatik, Leioako Ikasle Mugimenduak dei egiten die Leioako ikasleei zein bidelagun ezinbesteko dituzten langile klaseko sektore ezberdinei, Martxoaren 23an borroka eguna bilaka dezaten.

Unibertsitateak sistema kapitalistaren biziraupen eta erreprodukziorako zutabe nagusienetako bat direla ulertuz, bertan ematen den ekoizpen teoriko eta ideologikoa etendu dute egun batez, eta kalera aterako dira, sistema kapitalista kolpatzera, ulertzen dutelako gaur egungo unibertsitate zein hezkuntza ereduak sistema oso bati erantzuten diola. Eta sistema kapitalista gainditu ezean ez dutela langile klasearen beharrizanei erantzungo dien unibertsitate eredua eraikitzerik izango.

17310103_587232811465926_9058654196567868355_o

2017ko martxoaren 16a

Osny espetxera martxa

2017ko martxoaren 16a

Ikasleek Apirilaren 5 eta 6 bitartean ikasle presoei euren elkartasuna adierazteko eta azkenaldian jasaten ari diren jezarpena salatzeko Osny-ra egingo dute kartzela-martxa. Orain dela hilabete batzuk ikasle presoen aldeko zenbait talde batzen hasi ziren, maila nazionalean problematika hau lantzeko zeuden gabeziez jakitun. Ikasle presoen arazoei erantzun bateratu bat eman beharrak eta hauen izaera politikoa plazaratu eta aldarrikatzeak ezinbesteko garrantzia duela uste dute gaur egungo testuinguru politikoan. 

Soilik frantziar estatuan dauden preso politikoek ikasi dezakete UPVn eta soilik gradu determinatu batzuk, espainiar estatuan ezinezkoa dutelarik. Azterketak egiteko zailtasun argiak, apunteak eskuratzeko ezintasuna, UPVren zein beste instituzioen pasibotasun garbia, ikasketa tasak osorik ordaindu beharraren kostu ekonomikoa, tutoretzak edukitzeko ezintasuna... hauek dira ikasle presoek euren ikasketak aurrera eramateko pairatu behar dituzten zailtasunak. Horiei gehitu behar zaizkie, espetxeko zuzendarien zein funtzionarien partetik jasotako tratu txarrak eta askotan honek guztiak eragindako etsipena, agobiao eta min psikologikoa.

17098442_700500846777293_1836115395179679031_n
Ikasleek sistemari aurre egin diete

2017ko martxoaren 16a

Sarriko eta Leioako kanpusetan goizean goiz piketeak egin dituzte hainbat ikaslek. Sarrikon gelaz gela pasatu dira kalejira eginez eta 11:00ak aldera bide mozketak egin dituzte. Leioan, berriz, errepideak eta fakultaterako sarrerak blokeatu dituzte zaborrontziak, mahaiak eta aulkiak erabiliz; 10:00ak aldera fakultate guztiak ixtea lortu dute ikasleek.

11:30etan institutuek deitutako zutabea abiatu da Done Petri plazatik. 12:00etan ikasle guztiak batu dira Bihotz Sakratuko plazan eta manifestazioari hasiera eman diote. Guztira 4.000 ikasle inguru elkartu dira hezkuntza eredu propio bat aldarrikatuz. 13:30ak aldera amaitu da manifestazioa Plaza Eliptikoan. 

m23-16