lpboleix

LEIOATIK! PROIEKTU KOMUNIKATIBOA

Hartu hitza ikasle!

Bidali zure sorkuntza leioakom@gmail.com helbidera.
Medikuntzako Asanblada (2016ko Abenduaren 9a)

Eskuorri honen bidez ikasle eta emakume izateagatik jasandako zapalkuntza hau salatu eta helarazi nahi dizuegu.

Dakizuen bezela abenduak 21 ean medikuntza fakultateko batzarrerako hauteskundeak direla eta GOE(geure osasungintza eraikiz) ren izenpean aurkeztu ginen ikasle talde bat. Gure helburua, UPV-EHU- ren estruktura burokratikoetan esku hartu, ikasle kontseiluak bete beharko lukeen ikesleon ordezkaritzarekin apurtu eta ikasleon hitzari legitimazio guztia emango liokeen ikasle asanbladen eraketa bermatzea zen. Izan ere, ikasleok erabakitze organo hauetan dugun esku hartzea ia hutsala da. Nahiz eta bertan guri zuzenean eragiten dizkiguten gaiak eztabaidatu: azterketak, egutegia, irakasleen kontratazioa… erabaki guztiak beraien esku geratzen dira ,ikasleak antzerki horretako ikusleak besterik ez garen bitartean. Honen adibide garbiak dira azken azterketak urtarrilera pasa izana eta irakasle elebidunen kontratazioan dauden arazoak besteak beste.
Arazo honi aurre egiteko sortu genuen ikasle asanbladen ideia. Bertan hartutako ideiek legitimazio osoa izango lukete beharrezkoa balitz batzarrean hartutako erabakien aurka eginez ere.

Hautagaien zerrenda aurkezterako orduan, jakinen gainean geunden hainbat baldintza bete behar zirela. Horietako bat, zerrendak ekitatiboak izan behar zirela, hau da, zerrendako %40 a emakume edo gizonez eratua egotea eta gainera kremaileran, sexuen alrternatzia mantentzea,emakume- gizon- emakume...
Badintza berintasuna txertatzeko zetorrela ikusita, guk honako iraurketa hau egin genuen: Organo burokratikoetan emakumeen presentzia bermatzeko ezarritako baldintza zela eta beraz gure zerrendetan emakumeen presentzia ahalik eta handiena izateak ez lukeela arazorik ekarriko. Hau horrela, zerrendetako lehen bi postuak emakumeok betetzea erabaki genuen . 
Berehala jaso genuen erantzuna, zerrendako lehen bi postuetako batean gizon bat jarri ezean gure zerrenda inpugnatuko zutela. Guk gure erabakia argudiatu eta lehen bi postuak emakumeok betetzearen erabakian berretsi ginen. 
Duela urte batzuk 2013 an ere gauza bera pasa zitzaigun. Kasu honetan emakumeak 2 eta 3. postuetan zeuden eta geure erabakiaren azalpena eman ostean zerrenda zegoen bezela onartu behar izan zuten, inongo aldaketarik egin gabe.Beraz zergatik aurten ez?kasualidadea al da zerrenda honek azken bi urtetako hauteskundeak irabazi izana?zeinen interesei erantuten die erabaki honek?

UPV-EHU ren erabakitze organoen baldintza da zerrendak kremaileran burutu beharrarena. Orainarte erabakitze organo hauetan emakumeen presentzia hutsalari erantzuten dio baldintza honek, berdintasuna bermatzeko asmoz. Baino gure errealitatea, gure fakultatekoa, ehuneko handiena emakumeak izanda eta bertako eragile desberdinetan dugun paper aktiboa kontuan edukita oso desberdina da. Beraz araudi honek gure kasuan emakumeon presentzia bermatu beharrean, erabat mugatzen du.Guk erabakia argudiatu arren ez dute atzera egin beraz argi geratzen da kremailera hauekin gizonek bakarrik lotzen dituztela galtzak.

KOLABORAZIOAK!